
TRITURUS HELVETICUS, RAZOUMOWSKY 1789
GAZTELERAZ: TRITON PALMEADO
ORDENA: CAUDATA
FAMILIA: SALAMANDRIDAE
Euskal Herri osoan bizi da, bai itsas hertzean bai Ebro ibaiaren lautadetan. Urzalea, ur mantsoak edo geldoak ditu gogoko.

Tamaina txikikoak, arrak emeak baino zertxobait txikiagoak dira. Goiko partean orbain beltz fin bat dute, beheko partea zuria erdialdean eta laranja aldeetan.

Dimorfismo sexuala ernal garaian antzeman daiteke batipat. Arrek bizkarretatik isatsera dihoan gandorra erakusten dute. Barrabilak ere handitzen zaizkie eta hanketako atzen mintzak garatzen dituzte (oin palmatua-hortik izena).

(L.Danborenea)
Ugal garaia udaberrian ematen da. Eztei dantza harrigarriari ekiten diote uretan. Sexu jolas hauen ondoren, azkenean, arrak espermatoforoa isuri eta emeak jasoko du bere kloakan sartuz ernalketa gerta dadin. Jarritako arraultzak 200 inguru izaten dira. Emeak banan banan joango da arraultz hauek landareetan itsasten. Arraultz hauengandik jaioko diren larbek brankiak izango dituzte hasiera batean. Apaburuak ez bazala aurreko hankak garatuko dituzte aurrenen. Metamorfosiaren bitartez leorreratu ahal izango dira negua heldu baino lehen.

Uretatik aldentzen direnean ezkutuan bizi dira harri edo egur azpian, heze irauteko (bere larrua heze mantendu behar bait dute). Elikagaia gaualdean bilatzen dute. Anfibio gehienak bezala bere dieta intsektu, zizare edota beste animali txikiez osaten delarik.
(Argazkiak: L.Danborenea)


Escribe un comentario