RANA PEREZI, SEOANE 1885
GAZTELERAZ: RANA COMUN, RANA IBERICA
ORDENA: SALIENTIA
FAMILIA: RANIDAE

(Alduran hartutako irudia. L.Danborenea)

Euskal Herri osoan aurkitzen da, bai behealdean bai mendietan ere. Bere izena beti ur ondoan aurkitzen delako ematen zaio ( putzu, laku edo ibaietan). Baso igel gorria baino handiagoa izatera heldu daiteke (10-15 zentimetro). Tinpano borobilak ikusteko errazak dira, bere begi handien ondoan kokatzen direlarik. Arrak, normalean, emeak baino txikiagoak dira. Aurreko hankak sendoagoak dituzte eta emeei deitzeko bi aho zorro.

Intsektuak, armiarmak, zizareak eta animali txikiak jaten ditu (baita beste anfibio eta arraiak ere).

Ugalketa udaberrian gertatzen da; arrak aho zorroen bidez emeak erakartzen ditu. Biak elkarrekin daudela arrak bere bi aurreko beso sendoekin heldu eta gainean jarriko da. Emeak 800-10.000 bitarteko arraultza bitartean jartzen ditu, arrak ernaldu ditzan.

Apaburuek arnasa brankien bidez hartzen dute, jaio eta bost hilabetera igel bihurtzeko metamorfosiaren bidez.
Metamorfosi horretan buztana galdu eta birikak garatuko ditu, Landareak jateari utzi eta beste animaliak jatera ekingo diolarik.

(Argazki guztiak Aiako Harrian hartutak. L.Danborenea)