RANA TEMPORARIA, LINNEAUS 1758

GAZTELERAZ: RANA BERMEJA

ORDENA: SALIENTIA

FAMILIA: RANIDAE

(Goizueta inguruan hartutako irudia)

Mendi igela dugu Baso Igel Gorria, Euskal Herri osoan aurki
dezakeguna (Bizkaiko kosta eta Euskal Herriko hegoaldean izan ezik).

Haritz eta pagadiz osatutako basoak ditu gustoko, hezetasun
handikoak.

Baso Igel Gorria igel handia da, 10 zentimetrotara heldu
daiteke. Burua luzea du eta tinpano nabamena. Bere ezaugarrien artean
begietatik besoetara dijoan orbain iluna aipatzekoa da. Bere koloreak eta orbain
ilun honek zaila egiten du lurreko hostoengandik bereiztea; mimetismoa defentsa
bezala erabiltzen duen anurua dugu beraz.

Aurreko besoetan lau atz ditu eta hanketan bost atz mintz
interdigitalez osatuak. Dimorfismo sexuala ez da nabariegia. Emeak handiagoak
izaten dira eta arrek kanturako erabiltzen dituzten zorroak barnean izaten dituzte,
ikusteko zailak. Arren besoak sendoagoak dira, emeei heltzeko erabiltzen
dituzte ugalketa garaian (anplexoa).

(Urdaburun hartutako irudia. L.Danborenea)

Elikatzeko ilunabarrean ateratzen dira, gauetan harrapatzen
dituzte intsektu, armiarma edota beste animali txikiak. Enbor, goroldio eta
harriak erabiltzen dituzte gordeleku bai egunez bai hibernazio garaietan.
Hibernazio garaia bukatzen denean (otsailean normalean) ezkutalekutik irten
eta uretara abiatzen dira ugaltzeko.

Emeek milaka arraultza erruten dituzte eta
arrak bere esperma jartzen du. Arraultza hauetatik irtengo diren apaburuek lau
hilabete beharko dituzte igeltxo moduan uretatik irtetzeko basoko bidera.

(Domikon hartutako irudiak. L.Danborenea)