SALAMANDRA SALAMANDRA
(Linnaeus,1758)

Gazteleraz: Salamandra

Ordena: Urodelo (Caudata)

Familia: Salamandridae

Arrubioa Euskal Herri osoan aurki daiteke, hosto galkorreko zuhaitz basoetan (pagadi eta hariztietan batipat). Europan ere ugaria da. Anfibio gehienak bezala hezetasuna behar duen animalia dugu nahiz eta ura arraultzak jartzeko bakarrik behar duen (ur garbi eta ondo oxigenatuta).

Arrubioen ernalketa fasea ez da uretan gertatzen eta, gainera, barne ernalketa da. Hau udazkenean gertzatzen da eta bere “jolasak” egin ondoren arrak espermatoforoa lurrean ipintzen du, emeak jaso dezan.

Arrabio emeak uretan erdituko ditu bere larbak. Larba hauek nahiko garatuak dira (arrubio mota hau ia bibiparoa kontsidera daiteke). Bere ur fase honek metamorfosia erabat bukatu arte
iraungo du, bere brankiak erabat desagertu arte. Arrubio emeak erditzen dituen larba kopurua 50-era iritsi daiteke.


Bukatzeko esango dugu arrabioa mantso mugitzen den urodelo lehortarra dugula. Gaua eta hezetasuna maite ditu eta bere etsaiengandik defendatzeko likido zuri toxiko bat isuritzen du, bere larruan aurkitzen diren zuloen bitartez. (argazki guztiak Aldura-Urdaburu inguruetan hartuak. L.Danborenea)

Euskal Herriko arrabio mota salamandra salamandra fastuosa da.

(Nafarroan hartutako argazkia. L.Danborenea)

SUBESPEZIEAK:

  • S. s. alfredschmidti
  • S. s. almanzoris
  • S. s. bejarae (or hispanica)
  • S. s. bernardezi
  • S. s. beschkovi
  • S. s. crespoi
  • S. s. fastuosa ( bonalli) (Euskal Herrian aurkitzen dena))
  • S. s. gallaica -
  • S. s. gigliolii
  • S. s. infraimmaculata
  • S. s. longirostris -
  • S. s. morenica
  • S. s. salamandra (werneri)
  • S. s. semenovi
  • S. s. terrestris