BUFO BUFO, LINNEAUS
(1758)

GAZTELERAZ: SAPO COMUN

ORDENA: ANURA (SALIENTIA)

FAMILIA: BUFONIDAE

Europa osoan aurkitzen den anfibioa dugu Apo Arrunta. Euskal Herrian ere edonon aurki dezakegu. Mendi zein itsas mailan, klima lehor eta hezeetan.

Tamaina handiko apoa da, Euskal Herrian aurki daitekeen anfibiorik handienetakoa (handiena agian) 15 zm-ko luzera izatera heldu daitekeelarik (arrak gutxiago). Gauean ateratzen da bere izkutalekutik intsektuetaz elikatzeko.

Apo gehienak bezala jauzi egiteko unean ez da oso iaioa (atzeko hankak igelekin konparatuta motzagoak dira), horregatik oso errez harrapa daiteke. Hori dela eta badu bere defentsa sistema, garun parotoideo-en bidez pozoia isurtzen du .

Pozoi honek (bufotoxina) ez digu gizakiei minik ematen eta beste animalie ere irritazioa sortzen die gehienez aho, mutur edo begietan. Erabiltzen duen beste “arma defentsibo” bat bere larruaren kolorea da, mimetismoa alegia, mugitzen ez bada zail izango zaigu eta ikustea. Azkenik, eta defentsa moduan baita ere, bere gorputza puzteko ahalmena du postura oso berezi bat hartuz.

Udaberrian apoak uretara hurbiltzen dira (bai putzu, erreka edo iturrietara); hemen arra eme baten gainean jartzen da eta azken honek arraultzak jarri ondoren arrak ernalduko ditu. Eme bakoitzak 1000-5000 arraultza jarri ditzake.

Bi aste uretan pasa ondoren apaburu ilun eta txikiak aterako dira arraultzetatik. Hilabete emango dute uretan metamorfosia burutu arte.

Argazkiak Astigarragan eta Susperregin atereak (L.Danborenea)


(Baztanen hartutako irudia. L.Danborenea)